Wessel Krulek irabazi zuen barikuan [uztailak 6] (Young Cycling Team Belgie) Markina-Xemeinen lehiatu zen 24. Bizkaiko Itzuliaren bigarren etapa. Zazpi txirrindulariko ihesaldian parte hartzu zuen belgiarrak eta bera izan zen bizkorrena helmugan. 1.55.44 denboran amaitu zuen lasterketa.
Guztira, 70,6 kilometroko ibilbidea egin zuten lasterketan parte hartu zuten 158 txirrindulariek. Bi mendate igo behar izan zituzten eskualdean zehar osatu beharreko ibilbidean: Gontzugarai eta Milloi. Ben Healy denbora berberagaz eta Mason Hollyman 6 segundotara gelditu ziren bigarren eta hirugarren postuan.
[2. ETAPAKO SAILKAPENA]
Wessel Krul bigarrena izan da, gainera, Bizkaiko Itzuliko sailkapen orokorrean.
Carlos Rodrigezek (Fundacion Contador) irabazi du lau etapatako itzulia. Zapatuan Sopelan lortu zuen lidergoa eta amaierara arte eusti dio lehen postuari.
Mason Hollyman geratu da hirugarren.