Alazne Etxaburuk irabazi du emakumeen Euskal Herriko Sega Txapelketa
Alaitz Imaz geratu da txapeldunorde, eta Eli Txertudi sailkatu da hirugarren. Kortezubin lehiatu dute bigarren eta azken jardunaldia. Domekan Aiak hartuko du gizonekoen txapelketaEmakumezkoen Euskal Herriko Sega Txapelketaren finala hartu zuen Kortezub...
Alaitz Imaz geratu da txapeldunorde, eta Eli Txertudi sailkatu da hirugarren. Kortezubin lehiatu dute bigarren eta azken jardunaldia. Domekan Aiak hartuko du gizonekoen txapelketa
Emakumezkoen Euskal Herriko Sega Txapelketaren finala hartu zuen Kortezubik domekan, eta Alazne Etxaburu tolosarrak jantzi zuen txapela.Segan eta aizkolaritzan ibilbide oparoa bete ostean, kirol ibilbidea amaitzea erabaki du. Segan lan luzean hiru txapel eskuratu ditu, eta lan azkarrean sei aldiz izan da txapelduna.
Hiru emakumezko aritu dira zein baino zein gehiago sega txapelketaren bi kanporaketetan, eta bietan Etxaburu nagusitu da. 20 minututan ahalik-eta belar kilo gehien moztea izan da euren zeregina.
Uztailaren 1ean Zizurkilen lehiatu zuten lehen kanporaketa. 575,5 kilo biltzea lortu zuen Etxaburuk; 542,5 kilo batu zituen Alaitz Imaz gipuzkoarrak, eta 344,5 kilo Eli Txertudik bizkaitarrak. Domekako Kortezubiko saioan ere hurrenkera horretan geratu ziren. Etxaburuk 567,5 kilo batu zituen, Imazek 528,5 kilo eta 282 kilo Txertudik.
Bi jardunaldiotako emaitzak batuta, 1.143 kilogaz irabazi du Etxaburuk. Imaz 1.071 kilogaz geratu da txapeldunorde, eta Txertudik 626,5 kilo moztu ditu.
Domekan Aian jokatuko dute gizonezkoen Euskal Herriko Sega Txapelketa. Bi kanporaketak egun eta leku berean egingo dira; lehenengoa 11:30ean eta bigarrena 12:30ean hasiko da. 11 segalari bi multzotan banatuta ariko dira, eta bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. A multzoan, Eneko Bilbao kortezubitarra, Julen Gabirondo, Andoni Goikoetxea, Iban Pardo, IƱigo Mercader eta Jon Otegi lehiatuko dira. B multzoan, Jokin Etxeberria, Igor Esnaola, Jesus Mari Ormatxea, Mikel Lizartza eta Suharri Irazustabarrena ariko dira.