Euriaren eraginez, egitarauan aldaketak izango ditu Kalekak

Euria dela eta Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren egitarauak aldaketak izango dituela jakitera eman dute antolatzaileek. Horrela, Winston Koperland eta Urko NotreDameekin hasi beharrean, Efecto R holandar konpainiaren I Made your favourite Soup ikuskizunagaz hasiko da gaurko [uztailak 20] egitaraua. 17:30ean Elizpean jarri dute hitzordu berria. 18:00etarako aurreikusita zegoen Winston Koperland eta Urko NotreDame ikuskizuna Malekoia Txiringitoan, baina, euria balego, jarduera bertan behera gelditu daitekeela azaldu dute. 20:30etik aurrera, hainbat ikuskizun egongo dira jarraian. Alde batetik, Baakai Katiuskaren Egurra. Elizpera lekualdatu dute ikuskizun hori ere. Ondoren, Enfila S.A.-k aire-dantza bidez, antzinako ehun lantegi batean lan egiten zuten emakumeak omentzen dituen emanaldia ikusi ahalko da 22:00etan, frontoian, Estampades taldearen eskutik. Eta amaitzeko, zuzeneko musika eta piroteknia uztartuko ditu Lekittoko Deabruaken Anabasa ikuskizun ibiltariak, 23:00etan. Azken hori ere, euria egonez gero, bertan behera uztea posible dela ohartarazi dute. HONEKIN LOTUTA: –Nazioarteko 22 konpainien lanak bilduko ditu 29. Kalekak –29. Kalakaren egitaraua, zirraraz betea