Jolasagaz gozatzeko aukera eduki dute gaur [uztailak 26], Etxebarrian. Jolasgune erraldoi bihurtu dituzte Etxebarriko Plaza Barri eta haren inguruak, eta ume eta gazteek nekatu arte disfrutatu dute, goiz eta arratsalde.
Karpapeko gaztelu eta txirristetan saltoka ibili dira txiki eta handi, eta ausartenak, Sustraiak Naturak elizpetik berdeguneraino kokatu duen tirolinan ere bajatu dira «pozik».
Elizako eskaileren ondoko horma errokodromo bihurtu dute egun batez, eta igotzeko ahaleginetan ibili ziren gaztetxoak. Beroa ere egin duela eta, errekako jolasak ere gustuko hartu dituzte gazteek. Piraguetan batera eta bestera ibili eta bainua hartzeko aukera ere aprobetxatu dute.
Bigarren Chef Lehiaketa egin dute plazan.
Bigarren urtez, gainera, Chef Lehiaketa egin dute Plaza Barrin. Hiru taldek parte hartu dute aurtengoan, eta irabazlea Haizea Agirre eta Izaro eta Eritz Arrillagak osatutako taldea izan da.
Ordu bete eduki dute patata tortilla bat sukaldatzeko. Tramankulu eta janariak udalak prestatutako mahai gaineetan utzita, sukaldegunetik atera dira lehiarako ordua heldu arte. Aholkuren bat edo beste behar izan dituzte, baina, bestela, ondo moldatu dira gaztetxoak sukaldean. Bigarren taldea Julene Larrinagak, Laura Guenagak, Nagore Iruguenpagatek eta Aitana Aransolok osatu dute. Hirugarren taldean, berriz Uxue Markiegi eta Jone Arroitajauregi egon dira.
Etxebarritarrek asteburu bizi bizia daukate aurretik. Danborrada eta herri afaria egongo dira bihar [uztailak 27], eta Kuadrillen Eguna eta Nagusien Eguna ospatuko dituzte zapatuan [uztailak 28] eta domekan [uztailak 29].
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.