Abuztuan etenaldia egin eta gero, aulestiarrak berriro ere kalera atera dira pentsio duinak aldarrikatzeko. Joan den asteko barikuan [irailak 7] egin zuten uda osteko lehenengo elkarretaratzea. Horretan 80 lagun batu ziren, adin guztietakoak. “Abuztuko etenaldia eta gero, hileko lehenengo barikuetan plazan batzen jarraituko dugu”, esan dute.
Aulestin irailaren 7an egindako elkarretaratzea. Argazkia: Irati Urberuaga