Aurreikusita dagoenaren arabera, obrak urte amaierarako edo urtarrilerako amaituta egotea espero du Markina-Xemeingo Udalak. “Lanak amaitzeko gehienezko epea 5 hilabetekoa da”, azaldu dute.
Bien bitartean, obrek
zirkulazioan aldaketak eragingo dituztela jakitera eman dute. Alde batetik, Frai Bartolome kaletik aparkalekura doan errepidea moztu egin dute eta Correos pareko bidea zabaldu dute ibilgailuak bertatik igarotzeko. “Dena dela, Osteko kaleko bizilagunek baimendua izango dute sarrera betiko bidetik”.
Zelaibarriko obrak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Aparkalekuei dagokienez, ezingo dira ibilgailuak utzi obren aldean, eta seinaleak jarri dituzte hori adierazteko. “Horren ordez, Correos aurreko aldean sortu diren
aparkaleku berrietan utzi ahal izango dira ibilgailuak”.
Bestalde, lanak direla eta, udaletxe osteko
kontenedoreak lekuz aldatu eta fraileen konbentuko sarreraren alboan kokatu dituztela azaldu du udalak.
HONEKIN LOTUTA: Zelaibarri proiektua prest dauka Markina-Xemeingo Udalak