Txapela buruan eta aldarriak ahoan
V. Txapel Eguna ospatu dute asteburuan, Ondarroan. Karenka elkarteko kideak eta euren aldarrikapenak izan dira nagusi Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako jai herrikoian.Aniztasun funtzionala duten umeen gurasoek osatzen duten Karenka elkartea erdig...
V. Txapel Eguna ospatu dute asteburuan, Ondarroan. Karenka elkarteko kideak eta euren aldarrikapenak izan dira nagusi Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako jai herrikoian.
Aniztasun funtzionala duten umeen gurasoek osatzen duten Karenka elkartea erdigunea izan zen zapatuan Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako V. Txapel Egunean.Goizean Mutrikura joan-etorria egin eta gero, ekintza nagusiak arratsaldean egin zituzten. Txapel jaurtiketa inklusiboan herritar askok parte hartu zuten. Ostean, ikastolako umeek aniztasun funtzionala duten pertsonak ez baztertzeko aldarrikapena egin zuten, Zubi Zaharraren parean antzerki txiki bat eginez.
Txapela atera aurretik, baina, antolatzaileek Karenka elkarteak egiten duen lana azpimarratu nahi izan zuten. Eta horretarako Ainara Aransolo elkarteko kidearen laguntza eduki zuten.
Aransolok eskaera zuzen bat egin zuen: Ā«Mesedez, aniztasun funtzionala dutenentzako aparkalekuetan ez aparkatu. Errespetatu dezagun hori. Gune horietan txartela daukatenek aparkatu ahal dute. Horretan zero tolerantzia edukitzea eskatzen duguĀ». Halaber, aniztasun funtzionala duen batek arazoren bat daukala ikustean, laguntza eskaintzeko esan zuen.
Aldarrikapenak eta eskaerak eginda, Zubi Zaharraren aurrean batu ziren herritarrak, eta Karenka elkarteko kideek euren sorbaldetan hartu zuten Txapel erraldoia. Musikarien laguntzagaz, kalejiran abiatu ziren denak, Musika Plazarantz. Hara heldu eta gero, musika lagun, festak aurrera jarraitu zuen.