VII. Surf Eguna hartuko du Mendexako Karraspioko hondartzak zapatuan [irailak 15].
Artzabal Surf Elkarteak antolatutako egunak surf ikastaroak, Axi Muniainen master class-a, Andoni Bastarrika eta Carlos Arrola artisten tailerrak, surf txapelketa eta Rock and Roll Express taldearen kontzertua eskainiko ditu besteak beste.
Surf egiten ikasi eta surfagaz gozatzeko aukera izango dute txiki eta handiek. Bertan zapatuan eman beharko da izena, 11:00etatik aurrera, doan eskainiko duten surf ikastaroan parte hartu ahal izateko. Amaitutakoan, gainera, hamaiketako osasuntsua edukiko dute ume zein nagusiek.
Artzabal Surf Elkarteak zapatu goizean emandako iksataroa. Argazkia: Artzabal Surf Elkartea
Egun osoko jaiak, gonbidatu berezia izango du:
Axi Muniain surflaria. Eta zarauztarrarekin klaseak emateko aukera edukiko dute surf zaleek. Master class ikastaroa eta surf eta bodyboard expression saioa eskainiko ditu surflari ezagunak arratsaldean.
Bestalde, Txiki Surf Txapelketa lehiatuko dute gaztetxoek eguerdian; sari banaketa iluntzean egingo dute, jairi azkenak eman orduko.
[EGITARAUA]
Tailerrak. Urtero modura, surf-a izango da jaiaren muina, baina itsasoaren eta naturaren inguruko gaiak era landuko dituzte, artearen laguntzagaz. Hala, bere eskuekin, eta makilatxo baten eta luma baten laguntzaz, hondarrezko animaliak sortzen dituen
Andoni Basterrikaren obraren hasieragaz emango diote egunari hasiera, eta arratsaldean, berriz, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko aukera egongo da sortzailearen eskutik. Horrez gain,
Carlos Arrola artista plastiko eta surflari bizkaitarrak hondar hondakinen sormen tailerra emango die adin guztietako parte hartzaileei.
Eguna borobiltzeko kirola eta jai giroa uztartuko ditu Artzabal Surf Elkarteak, eta beraz, txosna aurkituko dute zabalik egun osoan, Karraspiora hurreratzen direnek, eta erreki sorta ere aukeran egongo da prestatzen hasten direnetik janaria amaitu arte.
Eguna festagiroan amaitzeko,
Rock and Roll Express taldearen kontzertua egongo da19:00etatik aurrera.
[EGITARAUA]