Hastear den denboraldian jokatuko duten
bost mailatako jokalariak, horien entrenatzaile eta arduradunak, eta zuzendaritza batzordea aterako dira zapatuan [irailak 15] Barroeta zelaiko berdegunera. Urtero bezala, denboraldiari hasiera emanez, Artibai Futbol Taldeak 2018-2019 denboraldian edukiko dituen
taldeen aurkezpena egingo du.
2017-2018 denboraldian Artibai Futbol taldea osatuko duten jokalari, entrenatzile eta arduradunak. Argazkia: Artibai FT/ Ilunefoto
Denboraldi honetan herriko futbol taldeak izango dituen talde desberdinetako partaideak ikusteko aukera egongo da: txikiak, kadeteak, gazteak eta nagusiak.
16:00etan irtengo dira guztiak Barroeta futbol zelaira taldeka, eta argazki orokorra aterako dute amaitzeko.
Aurkezpenaren ondoren nagusien mailako partida jokatuko da
Artibai FT eta Zalduaren artean. Norgehiagoka 18:00etan hasiko dela jakitera eman dute.