Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, goizean goizetik hasi zuten mendizaleek atzo [irailak 16] Urregarai mendirako bidea. Batzuk autoan igo baziren ere, eguraldia lagun zela eta, asko izan ziren Lekoizen autoa utzita edo Aulestitik zein Markina-Xemein partetik oinez igo zirenak Santa Eufemi jaiak ospatzeko.
Jendea ermita inguruetan.
Urtero modura,
bolatokia bilgune bihurtu zen, eta ume, gaztetxo eta nagusiak ibili ziren bolarekin txirloak bota nahirik. Ilarak egin ziren bai eta ere, ondoko landan.
Zaldi txikiak egon ziren zelaian gainean ibiltzeko, eta aukera aprobetxatu nahi zuenik ez zen falta izan.
Arratsaldean lehiatu zen urteroko
txapel jaurtiketa. Ume eta gaztetxoak saiatu ziren lehenengo txapela ahal denik eta urrunen botatzen, eta nagusien txanda ailegatu zen ondoren.
Dantzarako parada ere egon zen egunez, bertan Santa Eufemin, Esteibar eta Obietagaz, eta iluntzean Aulestiko plazan Fan & Go-rekin.
Santa Eufemiren eguna ospatuta, errepikapena gelditzen da oraindik. Barikuan [irailak 21] rocka egongo da Aulestiko plazan eta domekan [irailak 23], zelaian batuko dira berriz, aulestiarrak eta inguruko herrietakoak jaiei azken zukua ateratzeko.
[EGITARAUA]