Pilar Remon Azagra Markina-Xemeingo bizilaguna omendu zuen atzo [irailak 16] Markina-Xemeingo Udalak. Atzo [irailak 16] bertan
100 urte bete zituen, eta horregatik merezitako aitortza eskaini nahi izan zioten. Horrela, Aitor Odiaga eta Isa Mandiola udal zinegotziek lore sorta oparitu zioten udalaren izenean.
Ordezkari publikoek ez ezik
familiak eta auzokideek ere ospatu nahi izan zuten eguna omenduarekin, eta guztien bisita jaso zuen bere etxean.
Izatez nafarra bada ere, urte asko daramatza Pilar Remonek Markina-Xemeinen bizitzen;
1956an ailegatu zen.
Pilar Remon familia eta udal ordezkariekin. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala