Zauritu bat Berriatuan, ustezko lapurreta batean
Gaur [irailak 18] Berriatuko baserri batean gertatutako ustezko lapurreta ikertzen ari da Segurtasun Saila. Jakitera eman dutenez, tiroketa bat egon da, eta ondorioz, lagun bat Basurtoko ospitalera eraman dute zaurituta; oraindik bertan jarraitzen du. “Eskopeta zauriekin hartatu dute lekuan bertan, eta jarraian eroan dute ospitalera”.
Hala, Segurtasun Sailetik esan dutenez, baserriko jabea edo alokairuan zegoen bizilaguna atxilotu du Ertzaintzak; giza hilketaren saiakuntza eta osasun publikoaren kontrako atentatua egitea leporatu diote.
“Gertaerak drogekin dauka lotura”. Ustez, marihuana landaketa bat dago inguruan.
Baserria ingurutzen duen errepidean eta inguruetan ertzaintzaren segurtasun dispositiboak zabaldu dute. Hala ere, gertaera argitzeko dago oraindik, eta ikerketa zabalik daukatela adierazi dute: “Baserriaren inguruan gertatu da ezbeharra eta ingurua ikertzen ari dira”. Goizaldeko 04:30ean izan dira gertaerak.