Lekeitioko Udal Gobernua 2019ko aurrekontuak lantzen hasi da, eta, aurten ere, ekarpen eta proposamenak egin eta iritziak emateko aukera izango dute lekeitiarrek. Horrela, Lekeition erroldatuta dauden eta adin nagusikoak direnek ekarpenak egin ahalko dituzte
urriaren 1etik 26ra bitartean.
Herritarren iritzia jasotzeko, esku orri batzuk banatuko dituzte. “Asteon
Lekeitio zeure erara lelopean herritarrek euren etxeetan aurrekontuen lanketa prozesua azaltzen duen orri informatiboa jasoko dute”, azaldu dute. Eskuorri horrek prozesua azaltzen dute eta ekarpenak egiteko atala edukiko dute. Eskuorriak bete ondoren, udaleko edozein bulegotan aurkeztu ahalko dituzte herritarrek. Horrez gain, ekarpenak
Lekeitioko Udalaren web orrialdean,
parte hartzeko udal emailean edo WhatsApp bidez 656702508 zenbakira idatzita ere egin ahalko dira.

Udal gobernuak jakitera eman duenez, herritarren ekarpenak
azaroaren 5a orduko erantzungo dituzte, eta
azaroaren 30ean, 2019ko behin behineko aurrekontuak argitaratuko dituzte Udaletik aldizkarian.
Bigarren buelta bat ere edukiko du prozesuak. Behin aurrekontuen proposamena ikusita, herritarrek berriro ere ekarpenak egin ahalko dituzte. Horretarako epea
abenduaren 1etik 14ra bitartekoa izango da.
Udal gobernuak berriro ere ekarpen guztiak erantzungo ditu
abenduaren 18a baino lehen, eta
abenduaren 20an batzar zabala egingo dute kultur etxean 2019ko aurrekontuak azaltzeko. Azkenik,
abenduaren 26an aurrekontuak osoko bilkuran aurkeztuko dituzte.