Urriko Azoka Nagusia antolatzeko beharginak behar ditu Markina-Xemeingo Udalak
Urriaren 13 an egingo den Urriko Azoka Nagusia antolatzeko laguntzaile bila dabil Markina-Xemeingo Udala. Beharginek egun horretan sortu daitezkeen premiei erantzuten lagunduko dutela zehaztu dute:”Ibilgailuak aparkalekuetara bideratzen eta kontsignan egon beharko dute pertsona horiek goizean”.
Aukeratuei egun bateko kontratua egingo diete, “aurrerago zehaztuko dira ordainsaria eta ordutegia”.
Urriko Azoka Nagusian behar egiteko prest daudenak Markina-Xemeingo udaletxean eman dezakete izena, edo bestela, 94 616 74 54 telefono zenbakira deituta edo udala@markina-xemein.eus helbidera mezua bidalita. Izena emateko azken eguna urriaren 4a izango da.