50 urteko gizonezkoa hil da
gaur arratsaldean (urriak 5) Markina-Xemeingo Iturreta auzoko baso batean baso lanak egiten ari zenean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, zuhaitz bat erori zaio gainera.
Lan istripua iturretan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
17:20ak aldera gertatu da lan istripua, eta gertaera jakin bezain laster bertaratu dira ezbeharraren lekura osasun zerbitzuak, baina ezin izan dute ezer egin.
Osakidetzako helikopteroa ere hurreratu da lan istripuaren lekura, hala ere, suhiltzaile eta Ertzaintzaren erreskate zerbitzuek atera dute gorpua bertatik.