Herriko plazan
apurtuta dauden adreilu gorriak kendu eta berriak jarriko dituzte.
Lanek iraun bitartean,
plaza tarteka edo eremuka itxita egongo da. Hau da, zatika burutuko dituzte konponketa lanak. Horrela, ez da guztiz itxita egongo, eta herritarrak bertatik pasatu ahalko dira edota bertan aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. “Obren iraupena zein den ez dakigun arren, zonaldeka ixtea erabaki dugu. Beraz, ez da momentu bakar batean osorik itxita egongo, eta zonaldeka erabiltzeko aukera egongo da”, azaldu dute udal ordezkariek.
Lanek bizilaunengan eragin ditzaketen eragozpenengatik udalak barkamena eskatu die herritarrei.
Egoera txarrean dauden adreiluak ordezkatuko dituzte.
Argazkia: Munitibarko Udala.