Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak eta Aranzadi Zientzia Elkartekoak egon ziren atzo (urriak 5),
Etxebarriko Baltzola Goikoa baserrian, 36ko gerrako gorpuzkinak bilatzeko lanak egiten.
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak jasotako testigantza batzuen arabera, 36ko gerran hildako eibartar batzuk enterratu zituzten bertan, baina hilotzarik ez zuten aurkitu.
Ahaztuen Oroimena eta Aranzadi gorpuzkien bila Baltzola Goikon. Argazkia: Ahaztuen Oroimena 1936
Ahaztuen Oroimena elkartekoek jakin zutenez,
1936ko urriaren amaieran, gerratik ihesi, Eibartik etorritako herritar batzuk hartu zituzten etxean Etxebarriko Baltzola Goiko baserrikoek. Eibartarrak gaixotu egin ziren, eta baserriko Arrillaga-Lizundia familiak hildakoak hobiratzeko ardura hartu behar izan zuten. “Ez zen erraza izango, tropa frankistak etxe buruko tontorrean zituzten eta horien aurka ari ziren errepublikaren defentsarako miliziano eta gudariak ere han bertan. Ez hara ez hona, baratzean hobiratzeko ardura hartu zuten”, azaldu dute.
Patxi Kalzakorta eta
Pedro Juaristi, Baltzola Beheko auzokideek lagundu zioten zeregin horretan
Jose Mari Arrillaga Baltzola Goiko baserriko aitonari. Haiek lurperatutako eibartarren gorpuzkinak aurkitzen ahalegindu ziren atzo, baina ez zuten zorterik eduki. “Lekukoek irmo transmitizen dute han bazegoela hobiraketa bat, baina denborak, urteen joanak eta lurraren erabilera ezberdinek, esperotakoa desioan geratzera eramaten dute”, adierazi dute.