Gogo biziz ospatu dute gaur [urriak 6] ispastertarrek XII. Kuadrilla Eguna. Txiki, gazte eta heldu, denak bat egin dute, jaiagaz gozatzeko. Estimu handiko eguna dute gaurkoa, eta herritarrez gain, Ispasterren oporrak igarotzen dituzten udatiarrek ere ez dute hitzordurik galdu.
Goizetik hasi da martxa elizpean eta ondoko frontoian. Bazkalordurako mahai eta aulkiak jarri eta janari prestaketan hasi dira kuadrillak. Bakoitzak nahi duen janaria prestatu du. Hala, entsalada, sukalki, paella, zankarroi eta beste hainbeste janari gozoz bete dituzte platerak. Denetara 9 kuadrillak bete dute frontoi osoa, 200 lagun baino gehiagok.
Ispasterko gazte kuadrilla bat janaria prestatzen.
Egundoko giroa. Bazkaldu orduko, baina, jatordua prestatu bitartean, hamaiketakoa egiteko tartea ere hartu dute. Ez edozelakoa, gainera. Erreburdinak atera eta solomo, txistorra eta beste erreki batzuekin asetu dituzte sabelak batzuek eta olagarroa eta era guztietako zizka-mizkak atera dituzte mahai gaineetara besteak.
Jan-edana girotzeko EINGO taldearen laguntza eduki dute. Gamiz-Fika, Gautegiz-Arteaga eta Igorretik etorritako laukoak aparteko giroa jarri du eta kantura eta dantzara animatu dituzte ispastertarrak. Denetarik jo dute Iker, Ander, Julian Mari eta Ikerrek, estilo denak, entzuleen eskariaren arabera, eta egundoko giroan ibili dira herritarrak herriko taberna batetik bestera.
Bertsoekin biribildu dute poteoa. Felipe Zelaieta eta Anjel Bermeosolo Zintzo bertsolariek herriko kontuak ahotara ekarri dituzte koplaka.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.