Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

40+1. Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman dio Kimuak egitasmoari

Eider Mugartegi
Lekeitio
2018/10/08
Loli Astoreka eta Aitor Abaroak gidatutako irekiera ekitaldiagaz eman zioten hasiera zapatuan [urriak 6], Lekeition, 40+1. Euskal Zine Bilerari. Bileraren nondik norakoak ezagutzera eman zituzten Muntu antzerki taldearen umorezko ikuskizunagaz lagunduta. Gainera, Kimuak egitasmoari Begirada saria eman zioten, urteetan zehar euskal zinema hedatzen egindako lanagatik. Bere koordinatzaileak, Esther Caberok, jaso zuen saria Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendariaren eskutik. Ekitaldia Telmo Esnalen Dantza filmaren proiekzioagaz biribildu zuten.
Esther Cabero Kimuak egitasmoaren koordinatzailea Begirada saria hartzen Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendariaren eskutik. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Esther Cabero Kimuak egitasmoaren koordinatzailea Begirada saria hartzen Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendariaren eskutik. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Zapatuan eman zioten hasiera bai eta ere Kameratoia rallyari. Filmaren gaia eta azalpenak eman zizkieten goizean parte hartzaileei, eta 24 ordu izan zituzten film labur bat osatzeko. Arreta guztia jarri zuten lanean ekimenean parte hartu zuten hamalau taldeetako 42 parte hartzaileek. Lekeitioko kaleetan ibili ziren irudiak hartzen ahalik eta film laburrik txukunena prestatzeko. Erronka ez zen erraza izan, eta beraz, azkenean 6 talde animatu ziren lanak aurkeztera. Domekan banatu zituzten sariak Ugaitz Alegriak aurkeztutako sari banaketan. Mikel Zumetak eta Yogurinha Borovak osatu zuten epaimahaia eta hiru sari banatu zituzten: 1.200 euroko lehen saria Lapatx taldearen Ilunpean filmak eraman zuen, bigarren sariko 800 euroak Txistana taldearen Anamorfiarentzat izan ziren eta 600 euroko hirugarren saria Askopena Produkzioak taldearen Bisitariarentzat. Publikoak erabaki zuen laugarren saria, eta hori ere Bisitariarentzat izan zen.
Kameratoiaren sari banaketa. Ugaitz Alegria aurkezlea, Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Kameratoiaren sari banaketa. Ugaitz Alegria aurkezlea, Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Asteburua amaitzeko, (H)emen gaude ikus entzunezko sektorearen espazioa zabaldu eta Maider Oleaga (1976, Bilbo) zinemagilearen ibilbidea ezagutzera emango duen tarteari hasiera eman zioten Verabredung filmaren proiekzioagaz. Gaurtik [urriaren 8] aurrera, arratsaldero, lehiaketan parte hartuko duten lanak ikusteko aukera egongo da, 20:00etan, Ikusgarri zinema aretoan. Guztira, 20 film laburrek parte hartuko dute lehiaketan, eta aurten, Mikel Zumeta, Itziar Ituño, Eider Eguren eta Maider Oleaga izango dira zuzendaritza, gidoia eta film onenaren sariak erabakitzearen arduradunak. Ikuslearen saria ere emango dute 40+1. jaialdian.

[40+1. EUSKAL ZINE BILERAREN EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.