Gimnastika erritmikoko federatu gorenen mailan taldeka diharduten eskualdeko gimnastikalariak joan den astean hasi zuten denboraldia, Eibarren jokatutako Euskadiko Txapelketagaz. Horretan parte hartu zuten
Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak (senior kategoria) eta
Enara Bilbao eta
Lur Aranburu ondarrutarrek. Hiru gimnastikalariek Eibarko Ipurua taldeagaz parte hartu zuten.
Aranbarrik bigarren postua lortu zuen; podiumean Tolosaren atzetik eta Donostiaren aurretik geratu zen markina-xemeindarra eta haren taldea. Emaitza horrekin, Murtzian (Espainia) ospatuko den
Espainiako Erreginaren Koparako sailkatu da Aranbarriren taldea. Horrez gain, BECen ospatuko den nazioarteko galan parte hartzeko txartela ere eskuratu zuten. “Ekitaldi horretan munduko gimnastikalariak batuko dira”.
Alaitz Aranbarri, ezkerrean, Ipuruako senior taldeko kideekin.
Bi ondarrutarrek hirugarren postua lortu zuten, Gasteizko Beti Aurrera eta Donostiako taldearen atzetik.
Gimnastikalarien senideek jakitera eman dutenez, parte hartzen duten maila zein den kontuan hartuta, lortutako emaitzak “ezin hobeak” dira. “Eskolaz kanpoko jardueretatik ateratako gimnastikalariak izanda, emaitzek argi erakusten dute noraino ailegatu diren”.
Hiru gimnastikalarien urratsak jarraituz,
eskualdeko beste gimnastikalari gazte batzuk ere “maila hobetzeko” Eibarko Ipurua taldean sartu direla esan dute.
Denboraldia hasi baino besterik egin ez badute ere, Gabonen atarian Iruñean Espainiako Txapelketa lehiatu bitartean, beste txapelketa asko lehiatuko dituztela esan dute.