Beste behin ere urtero arrakastaz egiten den Hego Haixe Kantu Bazkaria egingo dute Markina-Xemeinen. Ekintza arrakastatsua azaroaren 3an egingo bada ere,
txartelak salgai daude (25 euro), bai Markina-Xemeinen eta baita ere eskualdeko beste zenbait gunetan;
urriaren 28a da
izena emateko azken eguna.
- Markina-Xemein: Udaletxean, Iruzubin eta Uhagonen.
- Etxebarria: Olaia tabernan.
- Berriatua: Urepel tabernan.
- Ondarroa: Beikozini eta Kulixka tabernetan.
- Iruzubieta: Armolan.
- Lekeitio: Aralde liburu dendan eta Hator tabernan.
Txartelak erostera joan ezin dutenek
telefonoz ere deituta lortu ahal dituzte: 685 73 47 94 (Amaia) edo 615 78 10 42 (Lorea).
Aurreratu dutenez, aurtengo kantu bazkarian
Kuba izango da gonbidatua. Hala, Kubako pare bat taldek parte hartuko dute jaian.
Azaroaren 3an 13:00etan hasiko da giroa. Ordu horretan Kontzekupean batuko dira parte hartzaileak, eta kantu liburuen banaketa egin eta gero, triki-kantu-poteoa egingo dute. Bazkaria, urtero modura, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian egingo da, 14:30ean. Eta hasiera-hasieratik modura, Angel Mariezkurrena ariko da aurkezle lanetan. Harekin batera ariko dira eskualdeko zein Nafarroako musikariak ere. Musika kubatarra, sorpresak, lehiaketak… ere ez direla faltako esan dute.
HONEKIN LOTUTA: Iazko Kantu Bazkariko ARGAZKIAK eta BIDEOA