Gehiengo sindikalak Markina-Xemeinen gertatutako lan istripua salatu du

Joan den asteko barikuan [urriak 5] Markina-Xemeingo Iturreta auzoan baso lanak egiten ari zela hildako langilearen heriotza salatzeko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du gaur [urriak 9] Markina-Xemeingo Goiko Portalean. Sindikatuetako ordezkarien esanetan, lan istripuak arazo politikoak dira, eta azken horiek legedia aldatu arte mobilizatzen jarraituko dutela esan dute. Herritarrei, gainera, lan istripuen aurrean mobilizatzen jarraitzeko deia egin nahi izan diete.
Markina-Xemeingo lan istripua salatzeko elkarretaratzea

Sindikatuek Goiko Portalean egin duten elkarretaratzea.