Leartibai Garapen Agentziak antolatuta, elikadura tailerrak egongo dira zapatuan [urriak 13] Markina-Xemeinen ospatuko den Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiaren baitan. Bi tailer emango dituzte doan Uhagon kulturgunean, parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, Leartibai Garapen Agentziara deituta (94 616 90 88) edo
turismo@leartibai.com helbidera mezua bidalita.
Ore amagaz ogia egiten ikasteko
ogigintza tailerra emango dute, alde batetik, 11:30ean. “Ordu eta erdian prozedura azaldu eta ogi ale bat prestatuko dute, eta bakoitzak landutako ogia eramango du gero, etxera”, azaldu dute. Bestalde, 12:30ean
artilea lantzeko prozesua erakutsiko dute erakusketa baten bidez, eta hurbiltzen direnek artilea lantzeko aukera ere edukiko dute oroigarri bat eginez.
HONEKIN LOTUTA: Berritasunez bete dator Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia