Herritarrei Operara hurbiltzeko aukera emateko asmoz, akordio batera ailagatu da Lekeitioko Udala
ABAO-OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteagaz. Horrela,
urriaren 17an, eguaztena,
La Boheme ikuskizun ospetsuaren entsegu orokorrarekin gozatzeko aukera izango dute lekeitiarrek.
Ikuskizuneko sarrera eta Bilbora joan-etorria egiteko garraioa jarri dituzte eskura 40 euroren truke. Horretarako, kultur etxean eman behar da izena
urriaren 15era arte.
1840an Parisen bizi ziren lau artista gazteren istorioa kontatzen duen Giacomo Pucciniren opera ezagunean, aita ispastertarra duen
Ainhoa Arteta sopranoa da protagonistetako bat.