Ugarein Xistera Zirkuitoaren bi torneo erabakita geratuko dira asteburu honetan. Hain zuzen,
bihar (urriak 12) Berrituko finalak lehiatuko dituzte, eta zapatuan, ostera, Noaingoak (Nafarroa).
Aurreko asteko kinieletan onenak izan ziren bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago Mendibarren Pilotalekuan.
19:30ean hasiko da lehen finala. Izan ere, gazte eta nagusien mailako finalak hartuko ditu. Bertaratzerik ez dutenek ere zesta puntaz gozatzeko aukera izango dute;
www.xistera.eus webgunearen bidez zuzenean emango dituzte finalak (streaming bidez).
Maila nagusian, Barinagarenteria eta Elkorobarrutia bikoteak, Laloo eta Manzi mutrikuarrak izango ditu aurrez aurre. Bi bikoteen artean ez zen ezberdintasunik izan eta beraz, arratsaldeko partidu estelarrerako ez dago faborito garbirik.
Gazte mailan, berriz, Johan Sorozabal eta Mandiola, Agirreren eta Mendizabalen aurka lehiatuko dira.
Noainen, berriz,
kanporaketak eta finalak egun berean jokatuko dituzte. 10:30etik aurrera hasiko dituzte kanporaketak, eta finala, berriz, 18:00etan hasiko dira.
Beti bezala, kiniela erara lehiatuko dituzte, eta 15 tantora. Bikoteak erabakitzeko zozketa 09:30ean egingo dutela jakitera eman dute. Gazte mailan zein nagusietan
hamaseina zestalari hauek ariko dira zein baino zein gehiago arratsaldeko finalerako txartelaren borrokan.
Gazteetan, Aitzol Galletebeitiak, Perezek, Lertxundik, Jon Bidondok, Garciak, Agirrek, Urrutiak, Bergek, Alonsok, Rodriguezek, Garatek, Lekubek, Iban Bidondok, Ibarrek, Harinordoquyk eta Olazagastik jokatuko dute.
Maila nagusiko kinielan hauek ariko dira: Aroon, Etcheberry, Anton, Fernandez de Gamboa, Zuloaga, Bailo, Guillaume Sanchez, Laloo, Mandagaran, Lazaro, Uriel, Andonegi, Uranga, Ourthe, Montamat eta Jon Sanchez.