Bizenta Mogel markina-xemeindarra hobeto ezagutzeko jardunaldia egingo dute zapatuan [urriak 20], Markina-Xemeinen. Ekintza
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan dago kokatuta. Besteak beste, Mogel nor izan zen ezagutzera emateko mintzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak egingo dira, egun osoan. Markina-Xemeinen ez eze, Lea-Artibaiko beste herri batzuetan ere ondare jardunaldiak egingo dira asteburuan.
Euskaraz idatzi zuen eta
bere izenez sinatzera ausartu zen lehenengo emakumea izan zen Mogel. Azkoitian jaio bazen ere, urte bat zuela umezurtz geratu eta bere osaba zen Juan Antonio Mogelek Markina-Xemeinen zeukan etxera etorri zen bizitzera, Juan Jose bere nebagaz batera.
Osabak euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zien, eta 22 urte zituenean, bere obrarik garrantzitsuenetariko bat argitaratu zuen:
Ipuin onak.
Bizenta Mogel.
Ekintzak, egun osoan. Mogelen bizitza errepasatzeko, hiru hitzaldi egongo dira udaletxean, 10:30etik 14:30era. Berbaldi horietan ondoko adituek parte hartuko dute:
Josune Muñoz Skolastikako kidea (
Emakumeak eta literatura XIX. mendean),
Xabier Altzibar Euskaltzain urgazle etxebarritarra (
Mogeldarrak. Bizenta Mogel eta bere ‘Gabon Cantac’) eta
Xabier Kaltzakorta euskaltzain markina-xemeindarra (
Bizentaren ‘Ipuin Onac’. Alegiak eta Alegilariak). Moderatzailea
Yolanda Arrieta idazle etxebarritarra izango da. Goizeko hitzaldiak amaitu aurretik, Tarineko umeek Bizenta Mogelen Gabon kanta batzuk ere eskainiko dituzte.
[asteburuko beste jardunaldiak, HERRIZ HERRI]
Arratsaldean
Andre argi baten ikurrak hitzaldi tailerra egongo da Uhagon kulturgunean, 17:30etik 19:00etara. «Tailerra Bizenta Mogelen figura ezagutzeko beste modu bat izango da. Literatur eta jolas ikutuekin, saio hurbila eta dinamikoa izango da». Tailerrean parte hartzeko, baina,
aldez aurretik izena eman behar da, telefonoz deituta (94-616 63 03) edo
kulturgunea@uhagon.com helbidera idatzita.
Simon Bolivar Museoan. Ondarea ezagutzera eman eta emakumeen lana aitortze aldera, Ziortza-Bolibarren ere bestelako zer edo zer egingo dute zapatuan.
Maria Dolores Azumendiren eskutik,
Basili: Kemena eta hauskortasuna mintzaldia egongo da 12:00etan Simon Bolivar Museoan. Irudimena erabiliz,
La luz del carburo eleberriaren egileak Mallabia, Ziortza-Bolibar, Arbatzegi, Urduña, Oiardo eta Gasteizko agertokiak errepasatuko ditu euskal familia baten historia ezagutzeko. Idazlearen ama, Basili, izango da protagonista.
[asteburuko beste jardunaldiak, HERRIZ HERRI]