Jolaserako gogoz zeuden ume eta gaztetxoek bete dute asteburuan Atxondoa auzoko beheko arrabala. Teresa Donearen jaiak izan direla-eta beti-betiko jolasak –txingak, aulki-jokoa, bola jokoa, dardoak– eta herriko Guraso Elkarteak antolatutako jolas parkea eduki dituzte aukeran, txiki eta handien gozamenerako.
Margo lehiaketan parte hartu dute ume bat.
Txokolateak eta buruhandiek ere
arrakasta handia eduki zuten. Horrela, txokolate den dena amaitu zela nabarmendu dute antolatzaileek. “Pozik ibili ziren umeak buruhandiekin ere; emozioaren emozioagaz puxika denak apurtu eta konpontzen ibili behar izan ginen”. Gari eta Amaiaren musikagaz ere gustura aritu ziren dantzan.
Erakusketa. Urtero modura, Bikale tabernak antolatzen duen margo lehiaketak ere parte hartze handia eduki zuen zapatu goizean [urriak 20]. 3 urtetik 10 urtera bitarteko
50 margolarik parte hartu zuten 24. urtez antolatu duten lehiaketan. Goiz osoan lanean jardun zuten ume eta gaztetxoek irudiak egin eta margotzen, eta orain euren lanak ikusgai egongo dira hilabetez, Bikaleko hormetan jarrita dagoen erakusketan.
Ume bat margotzen Teresa Donearen jaietan. Argazkia: Ibai Arantzamendi
Horrez gain, guztien artean sari batzuk ere banatu zituzten, adinaren arabera. Hauek izan ziren irabazleak:
3-4 urte bitartekoen atalean
- Gaia Unanua
- Malen Portu
- Alazne Urriolabeitia
5-6 urte bitartekoen artean
- Elaia Arriaga
- Iraia Goti
- Araia Portu
7-8 urte bitartekoen artean
- Mikele Idoeta
- Enara Olabarria
- Izaro Barinagarrementeria
9-10 urte bitartekoen artean
Teresa Donearen jaietako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete ume eta gurasoei jaietara hurreratu eta ekimenetan parte hartzeagatik. “Jende asko etorri zen eta oso pozik gaude. Guraso Elkarteari eta udalari ere euren laguntza eskertu nahi diegu, guztien artean jaiak aurrera jarraitzea posible egiten dutelako”.