Aringa-aringa egin nahi duten emakume guztiek dute lekua Ondarroako Aringaingan taldean. “Kirola boteretzeko tresnatzat hartuta, parte hartze gune honek emakumeen ahalduntzea bultzatuko du gorputz mugimenduaren bitartez”, esan dute Ondarroako Udaleko Berdintasun Saileko kideek. Taldeak denboraldi hasierako
aurkezpena egingo du
martitzenean [urriak 23], 19:00etan, Etxelilan.
Alde batetik, koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna eta abiadura, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera mugimendurako gaitasuna bezalako ezaugarriak landuko dira. Beste alde batetik, emakumeak kirola egitera
espazio pribatutik espazio publikora ateratzera bultzatu nahi ditu, taldea osatuko duten partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.
Udaleko Berdintasun Sailak jakitera eman dutenez, Aringaingan taldean parte hartzeko
ez da beharrezkoa maila jakin bat edukitzea, helburua nahi duten emakume guztiek parte hartzea baita. Xede hori lortzeko, aurten ere
entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko ditu
Arantza Burgoa Agirregomezkorta dinamizatzaileak.
HONEKIN LOTUTA: Aringaingan taldeari buruzko ERREPORTAJEA