Motrollo nagusi, kinttopeko zaldi-mando txapelketan
Bost probalarik lehiatu dute txapelketa bi egunetan. Munitibarko zaldiak nagusitasun osoz irabazi du. Gainontzeko zaldien artean, berriz, alde estua egon daMotrollok irabazi du Aulestiko IV. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa. Munitibarko zaldiak 64 unt...
Bost probalarik lehiatu dute txapelketa bi egunetan. Munitibarko zaldiak nagusitasun osoz irabazi du. Gainontzeko zaldien artean, berriz, alde estua egon da
Motrollok irabazi du Aulestiko IV. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa. Munitibarko zaldiak 64 untza, 1/2 eta 0,50 metroko marka ezarri zuen astelehen gaueko saioan, eta Illunzar tabernak emandako manta eta 560 euroko diru saria jaso zituen.Lea-Artibaiko ordezkari bakarra izan da, eta nagusitasun osoz irabazi du txapelketa. Izan ere, aurreko egunean Nabarniz Jatetxeak egin zuen lan onena erraz gainditu zuen; 57 untza egin zituen Nabarnizko zaldiak, eta txapeldunorde moduan 550 euro irabazi zituen. Domeka arratsaldean eta astelehen gauean lehiatu zuten txapelketa. Lehen egunean hiru probalari aritu ziren zein baino zein gehiago, eta bigarrenean, berriz, bi. Bigarren eta bosgarren sailkatuen artean alde estua egon da aurten.