Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Uema: "Udalerririk euskaldunenetan, osasun zerbitzuetako bost langiletik batek ez du hizkuntza eskakizunik"

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/10/25
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) ordezkariek agerraldia egin dute gaur [urriak 25], Donostian, Uemak bi urterik behin egiten duen behaketaren datuak aurkezteko. Uemako kide diren 86 herrietako osasun zerbitzu publikoak aztertu dituzte, eta lehen aldiz familia medikuak eta pediatrak ez ezik, erizainak, harrerako langileak eta larrialdietakoak ere kontuan hartu dira. Guztira, 616 langiletik 133 langilek (%21,60) ez dutela hizkuntza eskakizunik esan dute; bostetik batek, alegia. Nafarroaren kasuan, %68ra igotzen da hizkuntza eskakizunik gabeko langileen ehunekoa.
Uema datuak osasungintza

Uemako lehendakari Josu Labaka eta Etxarri-Aranazko alkate Eneka Maiz, agerraldian, Azpeitia, Bera, Berastegi, Etxarri-Aranatz, Oñati eta Usurbilgo alkateak eta zinegotziekin batera. Argazkia: Uema

Orain arteko datuekin alderatuz gero, hainbat udalerritako osasun etxeetan aurrerapausoak ere egon direla esan dute. Dena dela, eskubide urraketa betiko iraunkortu ez dadin, proposamen zehatza ere egin du Uemak: “Unibertsitatean eragitea, eta oztopoak baino gehiago, fakultatetik eta osasun erakundeetatik ikasleei baliabideak eskaintzea euskaraz ikasteko eta euskaraz lan egiteko”.
Mankomunitateko hainbat osasun etxetan urratsak eman dituzte, eta hizkuntza eskakizuna dute langile guztiek; Markina-Xemein da adibideetako bat
Josu Labaka Uemako lehendakariak datu esanguratsuak eman ditu: “Uemako kide diren herrietan, guztira, osasun zerbitzu publikoetan 133 langile daude hizkuntza eskakizunik gabe. Mankomunitateko 87 udalerrietatik ia guztiei eragiten die egoera horrek, zerbitzu orokorretan ez bada, larrialdietan. Osakidetzan, 76 langilek ez dute dagokien maila. Osasunbideari begira, euskara merezimendu gisa dago ia lanpostu guztietan, eta Uemako udalerrietan 57 langile daude inongo ziurtagiririk gabe (%68). Uema azterketa datuak osasun arloa hizkuntz eskakizun Uemako lehendakariak gogorarazi du Uemaren lurgunea biztanleen %70 baino gehiago euskalduna duten Gipuzkoako 44 udalerrik, Bizkaiko 28k, Arabako batek eta Nafarroako 13k osatzen dute; guztira 240.000 biztanle inguruko lurgunea da. “Herri horiek euskararen arnasguneak dira, herririk euskaldunenak direlako eta bertako herritarrak euskaraz modu naturalean aritzen direlako. Udalerririk euskaldunenak izan arren, ordea, herritarrek osasun zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko zailtasunak oraindik ere. “Urte askoan eman dugu horren berri, eta bi urterik behin datu zehatzak ere bildu izan ditugu. Ahaleginak ahalegin, ordea, bere horretan irauten du arazoak”.
Udalerri batzuetan egoera “bereziki larria” dela diote. “Herri batzuetan, mediku edo pediatra guztiak dira euskaraz egiten ez dutenak”
Eneka Maiz Uemako zuzendaritza batzordekide eta Etxarri-Aranazko alkatearen hitzetan, Mankomunitateko hainbat osasun etxetan urratsak eman dituzte, eta hizkuntza eskakizuna dute langile guztiek. “Hori da arnasgune guztietarako nahi genukeen egoera”. Azken urteetan zerbitzua euskaraz eskaintzeko pausoak eman dituzten herrien artean daude, esate baterako, Markina-Xemein, Bermeo, Azpeitia eta Zarautz. Maizek, gainera, udalerri batzuetan egoera “bereziki larria” dela esan du. “Herri batzuetan, mediku edo pediatra guztiak dira euskaraz egiten ez dutenak. Horrek esan nahi du herri horietako bizilagunak behartuta daudela gaztelaniaz hitz egitera medikuarekin. Deban, Aramaion, Zestoan, Getarian, Aizarnazabalen, Usurbilen eta Elgetan pediatra bakarra dute, eta ez du hizkuntza eskakizuna egiaztatuta”. BIDEOA (HITZAk 2016an egindako bideo erreportajea)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Euskal Herria, Bizkaia

Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik bilatzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko kontserba enpresen lan ituna hitzartu du gehiengo sindikalak

Bizkaia, Euskal Herria

Bizkaia «aukeren herrialde» bihurtzeko itun bat proposatu du Etxanobek

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.