Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraIngurumena

Berriatua mendi publikoen kudeaketa berreskuratzeko pausoak ematen hasi da

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/10/26
Orain arte Bizkaiko Foru Aldundiaren esku egon da mendi publikoen kudeaketa. Eta Bizkaiko EH Bilduk esan duenez, alor horretan EAJ “arduragabekeriaz” jokatzen ari da. “Lurraldea zuhaitz ahulez josita dago, eta horregatik sratu dira gaixotasunak horren erraz”. Hori iritzita, EH Bildu agintean dagoen udalerrietan lurren erosketa publikoari ekiteko neurriak martxan ipini dituzte. Berriatua da lehen urratsak eman dituen udaletako bat. Hala, aurrekontuetatik 10.000 euro bideratu dituzte mendi lurrak erosteko. “Orain arte, zuten baliabide eskasengatik, mendi publikoetan planifikazioa eta kudeaketa aldundiaren esku utzi izan dute udalek”. Egoera hori bereziki lur eremu handien jabe ziren udalerri txikietan gertatzen zela diote. Baina koalizioak mendi horien udal planifikazioaren berreskuratzearen beharra ikusten du, eta ondorioz kudeaketa eurenganatzeko pausoak ematen hasi dira.
eh bildu bizkaia mendi publikoen kudeaketa

Jon Arriola Berriatuko alkatea, EH Bildu Bizkaiak mendi publien berreskurapena aurkezteko egindako arregaldian. Argazkia: EH Bildu Bizkaia

Berriatuko Udalak aurten diru partida bat horretara bideratu badu ere, datozen urteetan ere ildo beretik jarraitzeko konpromisoa hartu du. “Espezieen kontserbazio eta berreskurapenera zuzendutako hektareen kopurua handitzeko apustu publikoa egin nahi dugu. Azken helburua basoak ekosistema moduan berreskuratzea da”. Berriatuaren pausoak jarraitu dituzten beste udalerri batzuk dira Atxondo, Urduña eta Igorre.
Koalizioak dio Bizkaian pinu monolaborantza nagusi dela eta mendien maneiu industriala egiten dela, zuhaitz guztiak erabat eta aldi bakarrean ateraaz
EH Bilduk esan du Bizkaiko mendiek eta baso sektoreak bizi duen egoeraz arduratuta daudela. “EAJren politika publikoak bultzatuta, lur jabeek pinudiaren aldeko apustua egin zuten. EAJ izan da sektorea porrotera eraman duena”. Horren aurrean, EH Bilduk errentagarritasuna eta jasangarritasuna erdigunean jarri nahi ditu. “Hori posible izango da basogintza politika aldatzen bada”. Gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako baso publikoen egoera ondokoa dela diote koalizioko kideek: “Pinu monolaborantza nagusi da, eta mendien maneiu industriala egiten da, zuhaitz guztiak erabat eta aldi bakarrean ateraaz”. EH Bilduren iritziz, praktika horren ondorioz pinuen gaixotasunak eragin berdina dauka mendi publikoetan zein pribatuetan. “Baso eredu bera daukate”. Sektoreko agenteekin kontaktuak egiten hasi direla ere esan dute, “egoeraren analisia lehen eskutik ezagutzeko eta bakoitzak ikusten dituen irtenbide posibleak kontuan hartzeko”. Sektoreko langileei, gainera, EH Bilduk aurkeztutako Mendi Foru Arau proposamenaren edukiak helaraziko dizkietela esan dute. “Horretan ekoizpenerako eredu berrietara igarotzeko proposamena egiten da. Kalitatezko egurra ekoitzi eta ustiategien errentagarritasuna handitu behar da, egurraren industria laguntzailearen sektorea indartzeko eta garatzeko”. HONEKIN LOTUTA:
  • Pinuen gaixotasunaren nondik norakoak
  • Pinuen gaixotasuna sendatzeko neurriak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.