Lekeition azaroaren 3ra bitartean ospatuko dira Ondare Jardunaldien baitan, gaur [urriak 26],
Aitziber Izagirre eta
Alejandra Goikoetxeak egindako
Ezkutuko Amandreak: XX. Mendeko emakumea Lekeition dokumentala emango dute 19:00etan, Ikusgarri zine aretoan. XX. mendean emakume lekeitiarrek herriko bizimodu ekonomiko, sozial, kultural eta politikori egindako ekarpena ezagutarazi eta ahanzturatik berreskuratzeko egin zuten ikerketaren harian ekoiztu zuten lana 2015 urtean.
Bihar [urriak 27], ostera hitzaldi bi egongo dira kultur etxeko Azkue aretoan: 12:00etan, XVI eta XVII. mendeetako freila eta serorei buruzko hitzaldia emango du
Florencio Arzak gaztelaniaz, eta 18:00etan, Lekeitioko
Eguzki dantzaz ariko dira
IƱaki Irigoien eta
Felipe Amutxastegi, euskeraz.
Emakumeen Aurreskua San Pedro jaietan Lekeitioko plazan.
Andreen aurreskua edo Eguzki dantza gutxienez 1682. urteaz geroztik dantzatu ohi da Lekeition, tartean etenalditxoak egon badira ere. San Juan egunean, ekainaren 24an, dan- tzatzen zen, eguneko hiru ordu desberdinetan, jantzi desberdinekin gainera. Dantza berreskuratu zenetik, urtez urte dantzatu ohi da Lekeitioko plazan, San Pedro egunean, ekainaren 29an, eguerdian. In?aki Irigoien eta Felipe Amutxastegiri esker berreskuratu zen dantza azkenaldian.