Azaroaren 3an egingo da Markina-Xemeinen V. Hego Haixe kantu bazkaria. Eta horretan parte hartu nahi dutenek martitzenera arte [urriak 30] erosi ahal dituzte txartelak;
txartelak salgai daude (25 euro), bai Markina-Xemeinen eta baita ere eskualdeko beste zenbait gunetan. Antolatzaileek herritarrak ekintzan
parte hartzera animatu nahi izan dituzte.
- Markina-Xemein: Udaletxean, Iruzubin eta Uhagonen.
- Etxebarria: Olaia tabernan.
- Berriatua: Urepel tabernan.
- Ondarroa: Beikozini eta Kulixka tabernetan.
- Iruzubieta: Armolan.
- Lekeitio: Aralde liburu dendan eta Hator tabernan.
Txartelak erostera joan ezin dutenek
telefonoz ere deituta lortu ahal dituzte: 685 73 47 94 (Amaia) edo 615 78 10 42 (Lorea).
Aurtengo kantu bazkarian
Kuba izango da gonbidatua. Besteak beste, D´Capricho taldeko Dana eta Euskal Herrian bizi diren HAVANA537 taldea ariko dira, hirukote formatuan.
Azaroaren 3an 13:00etan hasiko da giroa. Ordu horretan Kontzekupean batuko dira parte hartzaileak, eta kantu liburuen banaketa egin eta gero, triki-kantu-poteoa egingo dute. Bazkaria, urtero modura, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian egingo da, 14:30ean. Eta hasiera-hasieratik modura, Angel Mariezkurrena ariko da aurkezle lanetan. Harekin batera ariko dira eskualdeko zein Nafarroako musikariak ere. Musika kubatarra, sorpresak, lehiaketak… ere ez direla faltako esan dute.
HONEKIN LOTUTA: Iazko Kantu Bazkariko ARGAZKIAK eta BIDEOA