Frontoian eta kultur aretoan igogailua jartzeko diru laguntza jaso du Markina-Xemeingo Udalak
Iriste erraztasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak Uni frontoiaren eraikinean eta kultur aretoan igogailua jartzeko 25.812,50 euroko diru laguntza eman dio Markina-Xemeingo Udalari. Zehatz esateko, Jaurlaritzak hiri ingurunean zein eraikinetan iriste erraztasuna bermatuko duten hobekuntza obrak egiteko eta iriste erraztasun planak egin eta eguneratzeko eman du diru laguntza. Udalak jakitera eman duenez, laguntza guztia igogailura bideratuko dute.
Ulahi-Orona enpresari esleitutako lanen kostua 96.683,78 eurokoa da. Beraz, lanok gauzatzeko udalak 70.871,28 euro ipiniko ditu.