Mateo Guenaga nagusi Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako bigarren jardunaldian
Iruzubieta taldeko Mateo Guenagak irabazi du Bergarako San Joxepen jokatu den Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako bigarren jaurtialdia. Bolari asko bildu zituen norgehiagokak; denetara, 68 bolarik parte hartu zuten.
Zazpi txirlori ematea lortu zuen Guenagak garaipena eskuratuz, txirlo kopuru beragaz bigarren geratu zen Angel Ibarluzea (San Migel), eta txirlo bat gutxiagorekin saritutako beste laurak: Sebas Aranzabal (Elegeta) hirugarren, Unai Loiola (San Migel) laugarren, Juan Luis Rodrigez (Asola Berri) bosgarren eta Xabier Loiola (San Migel) seigarren.
Hurrengo jaurtialdia Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokien egingo da. Azaroaren 10ean dute hitzordua bolariek bertan, 17:00etan.