Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Badator XI. Lekitto Bixirik herri krosa

Aringa aringan egiteko prestatzen ari dira lekeitiarrak, eguenean [azaroak 1] lehiatuko da eta, herrian zehar, Lekitto Bixirik herri krosa. Lekeitioko XI. herri krosean izena emateko epea irekita dago oraindik, izena helbide elketronikoz emateko azken eguna eguaztena [urriak 31] izango da, lekitxobixirik@gmail.com helbidera idatzita. Hala ere, azken orduan parte hartzea erabakitzen dutenek ere edukiko dute izena emateko aukera egunean bertan, lasterketa baino 30 minutu arinagora arte. Izen ematea 5 eurokoa izango da aurretiaz eginez gero, eta 7 eurokoa egunean bertan. XI. Lekitto Bixirik Herri Krossa Amandarri Triatloi Taldeak antolatzen du aurten. Guztira lau lasterketa prestatu dituzte, adin maila desberdinetako kirolarientzako. Horrela, 3 urtetik gorako guztiek izango dute aringa-aringa egiteko aukera. Abadeen moilaren hasieratik hasiko dute lasterketa parte hartzaileek, helmuga, berriz, kioskoaren ondoan egongo da.
VI. Lekitto Bixirik Herri Krosa

VI. Lekitto Bixirik Herri Krosa

11:30ean hasiko dira umeen lasterketak. Lehenengo HH3,HH4,HH5 adinetako umeek egingo dute aringa-aringa 450 metroko ibilbidea eginez. Horien atzetik, 11:45ean, LH1 etik LH3ra bitartekoak 1.050 metroko ibilbidea egingo dute, eta LH4 eta LH6 urte bitartekoek 1.400 metroko ibilbidea bete beharko dute, 12:00etan irtenda. Ume eta gaztetxoen lasterketak moilan eta portuan zehar izango dira. Azken lasterketa DBH1etik gorakoentzakoa (2006 urtetik aurrerakoak) izango da. 12:15ean hasiko dute krosa, eta herrian zehar luzatuko den 5 kilometro eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.