Alde zaharreko argiterian egindako aldaketekin energiaren gastua %48 gutxitu dela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Ezagutzera eman dituzten datuen arabera, 2017an 27.499 kw/orduko kontsumitu ziren urte osoan, 2018an, ostera,
14.299kw/orduko kontsumoa egongo litzateke.
Alde zaharreko argiteria.
2012an hasi zen Markina-Xemeingo Udala argiteria publikoaren erabilera efiziente eta arduratsuagoa lortzeko lehen urratsak ematen. Apurka-apurka LED argiak jartzen joan dira herriko kale eta eraikinetan. Bide horretatik, alde zaharrean zeuden luminariak kendu eta LED argiak jarri zituzten iaz. «
Ondorioak berehalakoak izan dira eta nagusiena, energiaren gastuan eman den beherakada izan da», azpimarratu dute.
Aurrerapena gastuan. Gaineratu dutenez, kontsumoaren gutxitzeak isla zuzena eduki du
gastuan ere. «Egindako aldaketek eta kontratatutako potentzia jaisteak
1.200 euro inguruan jaitsiko luke urteko faktura». Horrez gain, teknologia berrien erabilerak 10.587kg-tik 5.519kg-ra jaitsiko lituzte CO2 isurketak.
Alde zaharreko argi azpiegitura berrizteko
lanen kostua 62.731,03 eurokoa izan zela jakitera eman du udalak. Aldaketa aurrera eramateko, hala ere, 4.951,01 euroko diru laguntza jaso zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren Tokiko Agenda 21 egitasmoaren eskutik.