HITZA: Eragileen eskutik urteak betetzen
[ERAGILE ETA BABESLEEN ZERRENDA IKUSI]
HITZAk bazuen helburu bat; bazeukan proiektu bat, eta lortu zituen bidelagunak: askotariko eragileak. Herri mugimenduekin batera jarri zuen hazia, eta elkarlanean egin zuten kimu batetik zuhaitza hazi eta hezi. Hiru ziren hasieran gizarte eragileak; 64 dira orain. Momentu zail eta latzetan, haien babesak lagundu dio oztopoetan estropezu egin eta aurrera egiten. HITZA da eragileek antolatutako ekintzen bozgorailu, eta elkarte, talde zein erakundeak egunerokoaren iturri. Eragileek egiten dute herria bizi, eta HITZA ahalegintzen da berba txikiekin informazioa handi egiten. HITZAk esna nahi du amesten jarraitu; gauez amestutakoakĀ egunez errealitate bihurtu. Bitartean, eskertuko ditu orain arte aldamenean izandakoak, egun direnak eta etorriko direnak; haiek barik ezinezkoa lukeelako bizirik mantendu.[ERAGILE ETA BABESLEEN ZERRENDA IKUSI]
HITZAren 15. URTEURRENARI LOTUTAKO EDUKIAK: