Zazpi txirlo botata Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko
Lander Odiagak irabazi zuen zapatuan [azaroak 10], Barinagako bolatokian jokatu zen Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Txapelketako azkenaurreko jaurtialdia. Parte hartze handia egon zen Barinagan ere:
68 bolarik parte hartu zuten.
Lander Odiaga Barinagako txapelduna eskuinean, Mikel Urkia ezkerrean eta Ekaitz Odiaga aurrean. Argazkia: MX3T
Sei txirlogaz berdinduta geratu ziren Barinagako saioko hurrengo bostak: Joseba Lazkano (Lastur), Oier Azumendi (MX3T), Juan Luis Rodriguez (Asola Berri), Antonio Ibarluzea (Iruzubieta) eta Jose Irusta (San Miguel).
Amaitzear. Datorren zapatuan erabakiko da 2018ko Euskal Herriko bolari onenak zeintzuk diren. Elgoibarko San Migel auzoak hartuko du finala, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, txapelketa ofiziala 17:00etan hasiko da. «16:15ean probarako jaurtialdia egingo da bola bigaz», zehaztu dute.
Azken tiraldiaren ondorioz, aldaketak egon dira sailkapen orokorrean. Momentu honetan San Migel taldeko Anjel Ibarluzea dago sailkapen orokorraren buruan 19 txirlo botata eta bere atzean jarri da 18 txirlogaz Lander Odiaga Barinagako irabazlea.
Bikoteka berriz,
Anjel Ibarluzea eta Xabier Loiola dira lehenengoak eta taldeka ere San Migel A da nagusi. Adina kontuan hartuta, ostera, negusien mailan
Jose Luis Rodriguez (Asola Berri) dago lehen postuan, emakumeen artean
Olatz Jimenez (MX3T), gazte mailan
Udai Zelaia (Iruzubieta), alebin mailan
Kepa Rodriguez (Asola Berri) eta benjamin mailan
Josu Urkia (MX3T).
BEHIN BEHINEKO SAILKAPEN OROKORRA