Zabalik dago Euskararen Eguneko danborradan izena emateko epea
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aurten ere euskararen aldeko danborrada egingo dute abenduaren 3an, Ondarroan, Zaldupe Eskola Publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta. Horretan parte hartu nahi dutenek azaroaren 29a dute izena emateko ...
Zehaztu dutenez, parte hartzaileek inprimaki bat bete behar dute izena ematerakoan; inprimakia Hondar Ahua guraso elkartearen webgunean sartuta (www.hondarahua.eus) edo eskolako zuzendaritzan eskatuta lortu ahal da.
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere entseguak egingo dituzte kalera atera aurretik. Entseguak azaroaren 27tik 29ra egingo dira, Zaldupe eskolako aterpean. Bi saio egongo dira: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00etara.
17:30ean hasita
Abenduaren 3an 17:30ean hasiko da danborrada, Zaldupe eskolatik. Eta herriko kaleak zeharkatu eta gero, Itsasaurre plazan amaituko da. Ekimena Ondarroako AEK, Artelan kultur elkartearen eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz egingo dela zehaztu dute.