Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xabat Galletebeitia lekeitiarra bigarren sailkatu da Berrizko finalaurrekoan

Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio
2018/11/19
2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa lehiatu zuten Berrizko frontoian, domeka arratsaldean [azaroak 18]. Miren Amurizak etxean lortu zuen abenduaren 15eko finalerako txartela. Guztira 650 bertsozale elkartu ziren. Berriztarrak 515,5 puntugaz irabazi zuen finalerdia. Galletebeitiak, ostera, 503,5 puntu eskuratu zituen. Aitor Bizkarra abadiñarra sailkatu zen hirugarren. Agurren ostean, bikoteka, zortxiko nagusiko bertsoaldiekin hasi zuten saioa. Jarraian, zortziko txikian eta hamarreko txikian jardun ziren. Puntu erantzunen ostean, gai berdinari helduta bakarkako bertsoekin amaitu zuten puntuen lehia. Zortziko handian izan ezik, gainerakoetan Amurizak jaso zituen puntu gehien.
Berriz

Amurizak irabazi zuen atzoko finalaurrekoa.
Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Hain zuzen, zortziko nagusian Galletebeitiak Julen Erezuma gernikarra izan zuen alboan, eta euren saioa izan zen epaimahaiaren ustez onena. Zortziko txikian Amurizagaz aritu zen, autobusean elkar ezagutzen den bikotearen paperan, eta hamarreko txikian, ostera, tokiko komunikabide bateko kazetaria izatea egokitu zitzaion, Unai Mendiburu alkatearen kexei erantzunez. Lekeitiarrak Alzheimerraren gaia landu zuen bakarkakoan, eta hortxe bildu zituen puntu gehien (118 puntu); 124 puntu eman zizkioten Amurizari bere bakarkakoan. Ibarzabal, Igorren. Domeka honetan [azaroak 25] Igorren lehiatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Oholtzara igoko diren sei bertsolarien artean egongo da Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra. Haregaz batera, Onintza Enbeita muxikarra, Oihana Bartra bilbotarra, Beñat Ugartetxea mallabiarra, Malen Amenabar larrabetzuarra eta Eneko Abasolo iurretarra lehiatuko dira. LEHEN FINALAURREKOAREN SAILKAPENA
  1. Miren Amuriza Plaza 515,5 puntu
  2. Xabat Galletebetia Abaroa 503,5 puntu
  3. Aitor Bizkarra Ruiz 485,5 puntu
  4. Imanol Uria Albizuri 479 puntu
  5. Julen Erezuma Arzanegi 464,5 puntu
  6. Unai Mendiburu Valor 460 puntu
Xabat Galletebeitia Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Galletebeitia, Berrizen. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.