Eskaintza zabala eta giro ederra izan dituzte Munitibarreko azokan
Artisau eta Elikagai Azoka jarri zuten Munitibarreko frontoian, domekan. Hemerezi postutan, hamaika produktu ikusi eta erosteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Ehungaiak, bitxiak, osagarriak, euskal pastelak, txakolinak, haurrentzako arropa eta artikuluak… eskaintza zabala izan zuten.
Batik bat artisauen lanak egon ziren. Lea-Artibaiko zazpi artisauk eroan zituzten beraien produktuak, eta horien artean bost izan ziren herrikoak.
(Argazkiak: Plugin Estudioa)