Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ikuskizun bikaina eskaini dute Xisterako pilotariek Madrilen

Eider Mugartegi
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2018/11/20
Ikuskizun bikaina eskaini dute Xisterako pilotariek Madrilgo (Espainia) La Elipa pilotalekuan. Goiz eta arratsalde jardun zuten, zapatuan [azaroak 17], jokoan. Madrilen “gustora” egon zirela jakitera eman dute pilotariek. Guztira 26 pilotari egon dira asteburuan La Elipan zesta erakustaldia ematen, tartean Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdekoak. Berriatuko Zesta Eskolako hiru: Maialen Aldazabal Aldazabal, Ihart Arakistain Muñoz eta Naia Calvo; Mutrikuko Danok Bat Zesta Eskolako lau: Eneritz Lizardi Azpiazu, Ane Elezgarai Usobiaga, Olatz Elezgarai Usobiaga eta Olaia Otaño Arrona; Ereño Jai Alaiko pilotari bat: Ziortza Landa Goiriena; eta Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako 11: Arai Lejardi Larrinaga, Burne Robles Larrinaga, Lur Lejardi Larrinaga, Erika Mugartegi Solozabal, Izaro Arbe Izagirre, Malen Nicolas Txurruka, Amaia Aldalur Txurruka, Izaro Fuentes Cañamares, Maddi Bereziartua Idoeta, Miren Idoeta Zamora eta Uzuri Etxaburu Urkidi.
Xisterako puntistak Madrilgo La Elipa pilotalekuan. Argazkia: Xistera

Xisterako puntistak Madrilgo La Elipa pilotalekuan. Argazkia: Xistera

Xisterako arduradunek jakinarazi dutenez, sei kiniela jokatu zituzten guztira, kategoria ezberdinetako pilotariek. Goizeko hiru kinieletan Malen Nicolas eta Miren Idoeta markina-xemeindarrak, Frida Watkins zumaiarra eta Erika Mugartegi markina-xemeindarra, eta Ihart Arakistain berriatuarra eta Eneritz Lizardi mutrikuarra  nagusitu ziren. Arratsaldeko kinielak berriz, Uzuri Etxaburu eta Miren Idoeta markina-xemeindarrek osatutako bikoteak, Olaia Otaño mutrikuarrak eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak osatutako bikoteak, eta Ziortza Landa ereñarrak eta Eneritz Lizardi mutrikuarrak osatutako bikoteak irabazi zituzten. Zirkuitua. Nesken Xistera Zirkuituko partida bi ere jokatu zituzten, bata goizean eta bestea arratsaldean. Lehenengo partiduan hiru set jokatu behar izan zituzten Ziortza Landak (Ereño Jai Alai) eta Naroa Merinok (Donosti Jai Alai) garaipena eskuratzeko. Izan ere, lehen jokoa Maddi Jauregik (Beotibar Tolosa) eta Chloe Hirigoyen Cariteauk irabazi zuten 8-15. Bigarren seta berriz, ezberdina izan zen. Landa eta Merino hasieratik jarri ziren aurrean. “Ziortza Landak sekulako jokoa egin zuen, aurrean aginduz eta tantoak ongi amaituz. Atzean nagusitu egin zen Merino Cariteau mendean edukiz”, azaldu dute Xisterako ordezkariek. Berdinketa hausteko hirugarren set bat jokatu zuten pilotariek, eta hirugarren jokoan, bigarrenaren antzera, Landak eta Merinok agindu zuten.
Maialen Aldazabal eta Eneritz Lizardi Medrilen. Argazkia: Xistera

Maialen Aldazabal eta Eneritz Lizardi Medrilen. Argazkia: Xistera

Arratsaldeko partiduan, ostera, set bi nahikoa izan zituzten Maialen Aldazabalek (Berriatua Zesta Eskola) eta Eneritz Lizardik (Danok Bat Mutriku) garaipena lortzeko. Hasieratik hartu zuten abantaila berriatuarrak eta mutrikuarrak eta 15-6 irabazi zieten Maddi Jauregiri (Beotibar Tolosa) eta Naia Calvori (Berriatua Zesta Eskola). Jauregik eta Calvok ederto hasi zuten bigarren jokoa 0-4 aurretik jarriz, zazpinako berdinketaren ostean, ordea, bost tantu egin zituzten jarraian Aldazabalek eta Lizardik jokoa euren alde jarriz. “Alde hori ondo jakin zuten kudeatzen. 15-10 irabazi zuten”.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.