Eguzki talde ekologistak salatu duenez, marrazo espezie bat (L
amna nasus) ez arrantzatzeko irailean onartutako neurriak ez dira Ondarroara iritsi. “Espezie hori kontserbazio egoera txarrean dagoela eta, adostu zuten espeziea babesteko neurriak hartu behar zirela”, diote Eguzkikoek. Europar Batasuneko Ministro Kontseiluak irialaren 7an onartu zituen babes neurriak. “Argazkiak, baina, astelehenean [azaroak 19] atera genituen Ondarroako portuan, eta horrek erakusten du hartutako neurriak oraindik ez direla Ondarroara ailegatu”.
Argazkietan ikusten diren
marrazoetako batzuk, gainera,
txikiegiak direla ere gaineratu dute Eguzkikoek. “Begi bistan dago babes neurriak hutsaren hurrengoa direla”. Ministro Kontseiluak hartutako erabakien harira, kontserbazio egoera txarrean dauden espezieak babesteko hitzarmena sinatu zuten
estatu guztiek neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuten. “Marrazo urdinari dagokionez, Espainiak 2009tik indarrean ditu kontserbazio aktiboko neurriak. Eta ondorioz, debeketuta dagoela marrazo espezie hori harrapatzea, itsasontzian edukitzea edota saltzea zein erostea”. Aurreratu dutenez, irailean onartutako neurriak gaur egun daudenak baino “eraginkorragoak” dira.
HONEKIN LOTUTA: Ertzaintza lau pertsona ikertzen ari da Ondarroan, debekatutako marrazo espezie bat arrantzatzeagatik
Argazkia: Eguzki talde ekologista
Argazkia: Eguzki talde ekologista
Argazkia: Eguzki talde ekologista