Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra
ko nazioarteko egunaren harira,
osoko bilkura egin zuten atzo [azaroak 22] Lekeitioko ikastetxeatako ikasleek, udaletxeko Osoko Bilkura aretoan. Emakumea eta Berdintasun Batzordetik sortutako ekimena hirugarrenez jarraianĀ errepikatuko da aurten.
Umeen osoko bilkura Lekeitioko udaletxean. Argazkia: Lekeitioko Udala
Herriko eskola eta ikastolako
LH6 mailako gazteek osoko bilkura irudikatu dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean beraien konpromisoa azalduz. Ikasleek egin dute alkate, zinegotzi eta udaleko idazkari egitekoa (%50 mutilak eta %50 neskak). Osoko Bilkura sinboliko horretan, azaroaren 25aren inguruan landu duten
manifestua irakurri eta onartu dute gazteek.