Bizikletaren erabilera sustatzeko helburuagaz,herrian zehar dauden
bizikleta errailak berraztertzen hasi da Lekeitioko Udala. Hori dela eta, ideiak partekatzeko
bilera deitu dute
martitzenean [azaroark 27]
18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Bilera horretan, bizikletentzako bidegorriaren proiektua azaldu eta bertara etort
zen direnen ideiak eta iritziak jasoko direla jakitera eman du udalak, “erabiltzaileentzako zerbitzu hoberena eskaintzeko helburuagaz”.
Bizikleta erabiltzaile edota gaian interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera, ekarpenak egiteko.