Urtero modura, Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine musika eskolako ikasle eta irakasleek eta Aulestiko musika eskolako kideek musikaz jantzi zuten Santa Zezilia eguna [azaroak 22]. Tarinekoek musika kalera atera zuten, eta esan dutenez,
giro polita egon zen bai Berriatuan eta baita ere Markina-Xemeinen. “Berriatuan 17:00etan eskaini genuen emanaldia, eta egun argiz izan zenez, polita geratu zen”. Markina-Xemeinen ere jende asko batu zela esan dute. “Kalejiran herritarrek ere parte hartu zuten, eta ostean, Kontzekupea bete-bete egin zen”.

Tarineko musikariak, Markina-Xemeingo Kontzekupeko emanaldia eta gero, Euskaraldiarekin bat egiten. Argazkia: Tarine
Egindakoagaz pozik geratu dira Tarineko ikasle eta irakasleak. “Eta uste dugu herritarrei ere gustatu zitzaiela”. Bide horretatik, Tarinekoek eskerrak eman nahi izan dizkiete ekintzan parte hartu zuten guztiei. “Eskerrik asko baita ere Santa Zezilia egunagatik zoriondu gintuzten guztiei”.
Aulesti. Aulestiarrek bestelako sorpresak ere eduki zituzten. Ate irekien jardunaldia egin zuten, eta emanalditxoa eskaintzeaz batera, Sabin Kortabitarte urte askoan musika eskolaren sortzailea eta irakaslea omendu zuten; emanaldia Kortabitarterentzako egindako abestiagaz amaitu zuten. Horrez gain, bertso bat ere oparitu zioten ikasleek. Ostean txokolatada egin zuten.

Aulestiarrak, Santa Zezili egunean. Argazkia: Leire Aranburu

Aulestiarren saioa.

Aulestiarrak, Santa Zezili egunean. Argazkia: Leire Aranburu

Tarineko musikariak, Berriatuko emanaldian. Argazkia: Tarine

Tarineko musikariak, Berriatuan. Argazkia: Tarine

Tarineko musikariak, Berriatuan. Argazkia: Tarine