Gizon eta emakumeak elkarrengandik banatzen dituen arrazoiak argitzen lagundu dezakeen
Erase una vez… un pais donde las mujeres y los hombres se entendian (Bazen behin… herrialde bat emakume eta gizonek elkar ulertzen zutena)
tesi antzeztua eskainiko dute Antsotegi hotelean. Guztira saio bi izango dira, lehenengoa
eguenean [azaroak 29] eta bigarrena
barikuan [azaroak 30], biak
19:00etan, gaztelaniaz.
Patricia Fernandez Batera elkartekoa eta Gontzal Hernando Antsotegi hotelekoa. Argazkia: Batera elkartea
Errespetu falta, elkar ezin ikusia, liskarrak, biolentzia, norbere buruaz beste egiteak, heriotza… Gizakien artean ematen ari diren min eta sufrimendu horien guztien sustraiak non dauden ezagutu, horren guztiorren aurrean hartzen diren neurriak aztertu eta arreta non jarri beharko litzateken hausnartuko dute. Gainera, gaira hurbiltzeko bide berri bat proposatuko dutela jakinarazi dute. “Egoera honi irtenbide bat eman nahian, Antsotegi Hotelak eta genero parekotasuna eskaintzen duen Batera elkarteak
lankidetzan, gogoeta egiteko gune bat sortu nahi izan dugu”.
Horrela, tesi antzeztuaren ostean, entzuleak bertan geratu eta
harremanetarako espazio bat sortu nahi dute, “zalantzak, iritziak eta saioak sortarazitako sentipenak partekatzeko”. Hartu emona girotzeko kopaua egongo dela aurreratu dute. Sarrerak lortu edo lekua gordetzeko 635 71 17 62 telefono zenbakira deitu behar da.