Mutrikuko Akelarre antzerki taldearen emanaldia, zapatuan
Antzerkiaz Blai jardunaldien barruen, zapatuan [abenduak 1] Mutrikuko Akelarre antzerki taldeak eskainiko du emanaldia, Zabiel kultur etxean. Zehatz esateko, taldeko txikienek eskainiko dute zapatuan emanaldia, 19:00etan hasita. Horretan hiru antzerki eskainiko dituzte: Ibilaldi bat parkean zehar, Eufrosina aztia eta Bi zaintzaile arraro. 19:00etan hasita.
Antzerkiaz Blai jardunaldiak abenduaren 15ean amaituko dira. Eta azken saio horretan ere Akelarrekoak ariko dira. “Azken saioan DBH3ko ikasleak ariko dira”.
Marisa Martinez Akelarre antzerki taldeko arduradunaren esanetan, taldeak eskainiko dituen antzezlanak adin guztietako herritarrei zuzenduta daude.