Autodefentsa feminista tailerra eta inausketa ikastaroa, Ean
Abenduaren 15ean eta 22an Autodefentsa Feminista tailerra emango du Eskolondon Sortzenek, Ea, Natxitu eta Bedaruko Berdintasun Batzordearen ekimenez.10:00etatik 14:00etara egingo dituzte saioak, eta «enpoderazioa, sororitatea eta beste hainbat kontzep...
10:00etatik 14:00etara egingo dituzte saioak, eta «enpoderazioa, sororitatea eta beste hainbat kontzeptu» landuko dituzte.
Bestalde, inausketa ikastaroa eskainiko dute, Natxituko Bolatokian. Bi saio egingo dituzte; lehenengoa abenduaren 26an (saio teorikoa) izango da, eta bigarrena, 29an (saio praktikoa). Ordutegia zehazteke dago oraindik , baina jakitera eman dutenez, saio teorikoa arratsaldez egingo dute, eta praktikoa, goizez. «Bizi garen ingurumenean ezinbestekoa da landare eta zuhaitzak zaintzeko inausketari buruzko ezagutza edukitzea», esan dute antolatzaileek.
Aipatu bi formakuntzak doakoak dira, baina parte hartzeko aurretik izena ematea beharrekoa da.
Izena emateko epeak
Eskolondon bertan zein kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita eman behar da izena. Autodefentsa Feminista tailerra egiten ahal izateko, abenduaren 10era arte izena eman daiteke. Inausketa ikastarorako, ostera, abenduaren 17ra arteko epea dago.